Jantokiak - San Miguel

Jarleku-kopurua: 60 lagun

Jangela hau lehen solairuan dago, baserriko sukaldea zegoen tokian. Oraindik ere han dago sukaldeko txapa, eta horrek ukitu bero eta etxekoia ematen dio jantokiari.

Jende gutxiko ezkontzak eta familiarteko jatorduak ospa daitezke bertan lagunarteko giroan.

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta ume-kotxeentzat egokitua dago, bi sarrera baitauzka.

flecha_02