Chef

Josu Mugerza oso gazte zela hasi zen lanean Donostiako “Urola” jatetxean. Beranduago Madrilera joan zen Basque jatetxean lan egiteko eta horren ostean  Irizar jatetxean egon zen, Luis Irizar bere maisu onenaren agindupean.

Madriletik Japonera joan zen, Kagoshima hirira, bertan inauguratu zuen “Javier” jatetxea. Japoneko urtebeteko eskarmentuaren ostean  penintsulara bueltatu zen, Valentziara oraingoan, La Oca Dorada jatetxean sukaldea zuzentzera.

Bi urte beranduago bere jakingura  profesionalak Puerto Vallartara (Mexikora )eraman zuen beste ekinaldi bat egitera. Handik Madrilera joan zen, bertan        El Alamillo” jatetxea ireki zuen, oraingoan bera jabe zela. Apurka-apurka familiaren baserrira bueltatu eta Belaustegi Baserria Jatetxea eraikitzeko  daukan ametsa gorpuzten hasten da 1999 urtean.

Bere karreran zehar ekitaldi gastronomiko askotan hartu du parte, Espainia barruan zein kanpoan. Josuk azken sei edizioetan hartu du parte Nueva Yorkeko Iberian Festival ean, euskal sukaldaritza ordezkatuz.